"Autobusean txepel gisa portatu naiz, eta inozo sentitu naiz. Han zeudenentzako ikuskizun ederra izango zen duda izpirik gabe. Denak begira gertu dira. Kaka! Lagun bat galtzeko biderik motzena hartu duzu, Olatz..."
Etxeko giltzak eta diruzorroa hartu, boltsan sartu eta kalera abiatu da, ispiluan bere isladari azken aldiz begiratu ondoren. Hotz da kalean, eta pausu azkar eta txikiekin abiatu da, apurtxo bat berotu nahiean. Bapatean, auto baten parean gelditu eta begira geratu da.
"Hara! Nebaren berebilaren kristalean umemokoren batek zer edo zer idatzi du. Puto guarro. Ja! Arrazoi guztierekin idatzi, gainera. Ez naiz inola hau baino berebil zikinago batean sartu. Nonahi pipa azal eta patata frejitu zatiak ditu eta!"
Gabardina zeharkatuz minigonaren barnetik sartutako haize freskoak hotzikara batekin bere pentsamenduetatik atera du. Besoak aurrean gurutzatu eta bideari ekin dio berriro.
"Tanga madarikatua. A ze hotza egiten duen. Haize bolada horrek ipurmasailak izoztu dizkit, eta titi puntak gogortu! Ez ditut horren tente izan Agurtzanerekin oheratu nintzenetik...Putza! Zentratu, Olatz. Honek ezin du horrela jarraitu. Barkamena eskatu behar diot gaur goizekoagatik. Bera nirekin jator portatu da, lehen izan ditugun eztabaidak ahaztuta, eta horrela ordaindu diot, berriro nireari ekinez. Honela jarraitu ezkero bere adiskidetza galduko dut, eta ez dut hori nahi. Barkamena eskatu behar diot."
Pentsakor, farola zaharkitu baten dirdirari begira, bere bideari ekin dio berriro gau hotzean zehar. Bapatean, begiekin irrifar egin du.
"Benga, ziur Anderren bila irtengo zela. Eta Ander... beti taberna zuloan dago. Ez da zaila izango aurkitzea."
Pausua arindu, eta bidean topatu duen lehen tabernan sartu da. Boltsara eskua luzatu, tabako paketea atera eta zigarro bat hartu du eskuan. Ahora eraman, eta konturatzerako esku bat du muturren aurrean sua eskeiniz. Zigarroa garrera gerturatu, sakon tira eta tabakoaren erretze prosesu geldoari begira geratu da. Tximinia txuria ahotik kendu, fuuu kea askatu eta tabako paketea berriro poltsan gorde du.
- Kaixo Olatz.
- Eneko, kotxean dedikatoria bat duk. Hikin bidaiatu diken norbaitena dekela esango nikek. - dio irrifar maltzurrez, Eneko harrituta utziz.
- Eh? Ze esaten dun?
- Ikusikoek.
Olatzek zigarroari bigarren kalada ematen dion bitartean musikaren isiltasuna da nagusi.
- Bale, niri bost. Txina geratzen zain? Gabe geratu naiz.
- Ez. Belarra diat soilik - dio Olatzek, gabardinaren barneko sakeletik bola hori bat ateraz.
Ireki eta barnean den poltsatik ondo lehortutako belarra atera du. Apur bat hartu, eta zigarroa ezpainetan duen bitartean eskua ahurtuta belarra birrintzeri ekiten dio. Pixkanaka, motel, eskuartean duenari bakarrik jaramon eginez eserleku altu batetan eseritzen da. Zigarroari berriro sakon ekin eta kea bota ondoren lurrera botatzen du.
- Gargardo bat nahi diat. Botilan. Basoan ekartzen badidak, beste baten bila joan beharko dek, attu?. Gainera, papera edukiko duk, ezta?
- Mmmm... Ez. Normalean Galderrek izan ohi din, baino gaur ez den irtengo. Konpainia, badakin...
- Bale, ba lortu, ni ere gabe negok eta...
"A ze anaia tentela. dena ahazten zaio. Txinarik ez, paperarik ere ez... ziur tabakorik ere ez duela."
Boltsatik berriro Malboro zorro zanpatua atera eta zigarro berri bat hartu du, sekulako imintzioak eginez birrindutako belarra lurrera ez jausteko. Ondoren, zigarroa belarrian ipini, burua altxa eta aldeetara begira jarri da.
"Agurtzane ez dago. Ziurrenik ez dela oraindik etxetik irten. Eta hango hura... bai, Ander da. Ziur bera dela. Praka lasaiak, kamiseta are lasaiagoa eta ile kizkurra. Leku egokian nago. Jejeje! Nor da berarekin? Miren. Kaka, ez da bakarka ikusten ditudan lehen aldia gainera. Agurtzanek ez du gustoko izango."
Berriro burua jeitsi eta eskulanari ekin dio, belar zati mikroskopikoak lortu nahiean.
- Hemen duzu papera, Olatz.
Burua altxa eta esku batek papertxoa belarrian ipintzen dio.
"Eh? Nor...? A, Jone. Mirenek bakarrik utziko zuen. Beti batera daude, mutilik ez badago tartean behitzat. Gainera, ia beti Jonek bakarrik geratzen da, eta ez alderantziz. ez dut ulertzen. Joder, begira iezaiozu. Horrela irrifarra egiten duenean bere begiek gaua argitzen dute. Gainera, praka bakero estu eta kamiseta hori horrekin, sexy-sexy dago. Mutilak tentelak dira. Hobe neretzat."
- Papera bila joan eta begira nolako printzesa ederra aurkitu dudan! -dio Enekok besoekin Jone erakusten duen bitartean.
- Eskerrikasko, Eneko, baino ez dizut lausengua itzuliko, eh? - esan du maltzur. - Ez ditut gezurrak gogoko. Porroak bai.
Plastiko horizko bolatxoa boltsatik berriro atera du Olatzek. Beste apur bat hartu du, birrintzeko.
- Ba nik gogoko ditut gezurrak - esan du Enekok, Joneri jokoa jarraituz. - Egia esan, gezurraren erregearen aurrean zaude. Nik esandakoaren %120 -a gezurra da. ez zenuen aurrekoa sinestiko, ezta?
"A ze parea, karakola eta barea. Hor jarraitzen dute bata bestearekin berriketan ni hemen ez banengo bezela. Ea, non utzi dut zigarroa..."
- Eneko, pasa iezaidak zigarro bat - dio Olatzek, Jone eta Enekoren arteko elkarrizketa animatua moztuaz.
- Belarrian dun, arrebatxo.
Tentel itxura aurpegian ipintzen zaion bitartean, zigarroa hartu, mihiarekin lerro ihar bat busti eta tira egiten dio honen paperari, zigarroa parez-pare irekiz. Tabakoa eskura bota du, belarrarekin nahastuz. Ondoren filtroa belarrian gorde du soberan zuen papera kenduta. Eskua beste belarrira luzatu eta papera hartzen du. Tabako eta belar nahasketaren gainean jarri, eta bi eskuak erabiliz buelta ematen dio arraultzopil baten moduan. Nahasketa paperean zentratu, kirbildu eta prentsatzen du, filtroa izkin batean ipiniz.
- Sua - dio Olatzek, hotz.
- Tori. Zer dunan? -erantzun dio Enekok atzera.
- Garagardoa falta zait, mermelo.
- Hori zen dena? Beno, orain noan bila. - Eta zuk, Jone, zerbait nahi duzu?
- Esango dizut, barrara lagunduko zaitut eta.
"Jejeje. Badirudi nire anaia ez dela uste bezaien txepela. Edo agian Jone da tentelegia. Enekoren kotxea ez duela bisitatu, hori ziur. "
Mihiarekin paperaren koladun zatia busti, itsatsi eta boltsan kostata aurkitu duen metxeroaren suarekin berotzeari ekin dio, lehortzeko.
- Hemen den garagardoa, botilan, nahi bezela. - dio Enekok barran uzten duen bitartean.
- Eskerrikasko.
Porroa guztiz lehortutakoan malboro paketea hartu, honi kartoi zati luze bat moztu eta eta espiral moduan biltzen du.
"Beno, ia amaitu dut. Ea honekin Agurtzanerekin hitzegiteko lotsa gainditzen dudan "
- Joño, ahizpatxo, hori dun hori abilezia!
- Bai, artista bat egina zaude. Nik oraindik ez dakit paperaren pega non dagoen ere - dio Jonek.
- Bah, praktika besterik ez da - dio, eskulana ahora eramanez.
Filtroaren kotoiari kosk egin eta mugimendu zehatz batez bere espetxe marroitik ateratzen du. Ttu egingo balu bezela filtroa lurrera bota eta kartoia ipini du honen lekuan.
- Kitto. Eneko, sua.
- Hor dago... Gaur burua beste nonbaiten dun, eh?
- Bai, bai...
Suaren laguntzaz lortutako ke urdina biriketan sartu, barnean mantendu eta lasai, presarik gabe, askatzen du. Eskulanaren punta goriari begiratu, eta beste ahokada sakon bat eman ondoren anaiari ematen dio
- Agurtzane ikusi duzue?
Ezezkoa diote Jone eta Enekok. Beraien berriketari ekiten diote berriro, Mirenen mozten dituen arte.
"Hemen dago. Eskean etorriko zen. Ziur kondoiak falta zaizkiola. Jejeje. beno, jatorra da, baino kremailerak azkarregi jeisten dizkie. Chica facil. Akaso nik egin beharko nuke proba."
- Jone, komunera noa. Lagundu