Sunday, January 15, 2006

1 AGURTZANE

- Urriztira mesedez - dio Agurtzanek bus urdin zaharkituan sartzean.
- Sera uno treinta - erantzuten dio gidari zaharrak, bisai ozpinduan irrifarra izan nahi duen keinu bat isladatzen den ehinean.

2 euroko txanpona eman, bueltak eta txartela jaso, atzera jo eta lehioaren alboan libre dagoen jezarleku huts bakarrean eseri da.

"Kaka zaharra, berriro ere atzera begira. Eskerrak larunbata den eta laister ikusiko dudan Ander".

Irrifar maltzurra marraztu zaio, perla perfektuz osatutako mosaikoa bere aurrean dagoen ile gorriari erakutsiz.

- Agur!!! Non duzu burua? Ez nauzu ikusi ala?
- Hara! Olatz! Nola zu hemen?

"Ai, ez. Berriro bera ez. Zergatik? Benga, lasai, Agurtzane. Txiki - txikitatik da zure laguna. Hamaika urte pasa ditugu ikastolan, batera... Ez gara orain eta hemen haserretuko."

- Motoa hondatu zait, eta garajekoek konpondu bitartean errusiar mendi hau hartu beharrako... - esan du, alai, begi bat itxiz eta mihiaren punta, jostari, erakutsiz.
- Ixo, ixo... zuk ez duzu egunero hartu behar eta...

Eserlekutik jeiki eta Agurtzaneren albora abiatu da.

"Ufff... Geldi hor, geldi hor! Ez etorri hona. Zeunden lekuan oso ondo zeunden. Zergatik zatoz? Berriro ere idea horiekin bazatoz..."

Larru beltzezko bota altuak, txakur ausikiz jositako eta izterren forma zehatz mehatz jarraitzen duten bakeroak, metal islada zorrotzeko puntadun larruzko gerrikoa eta sabela erakusten duen kamiseta itsatsi beltza daramatza soinean. Ile motz gorria tente du, sudurreko perlarekin norgehiagoka gogorrean, inguruko begiraden bila.

Jaiki bezain arin eseri da Agurtzaneren alboan.

"Beno, benga, ez jarri artega. Ziur ez jada burutik apartatu dituela ideia horiek. Lagun gisan hitzegingo dugu, eta kitto."

- Ei, zer moduz Anderrekin? Erori al da zure oinetara? Eraman duzu jada izarak berotzera?
- Nahi bai, nahi bai... Baina ez da uzten! Eta hori berak nahi bezain gaiztoa izango nintzatekeela... Bihurrikeri lizun guztiak asetuko nizkioke! Aissss...

"Ondo, Olatz, ondo. Badirudi pasa zaizula txoro haize hori."

- Beno, berak nahi ez badu, izan bihurria nirekin... - dio Olatzek, Agurtzaneri begira, begiak diz - diz. Esku bat Agurtzaneren izterrean ipini eta eta hankartera hurbiltzen duen bitartean, belarrira, emeki xuxurlatuz hitzegiten jarraitzen du. - Oraindik ez dut ahaztu. Oraindik nirekin daramat gau hartakoa!

Olatzen eskua Agurtzaneren galtzen kremailerara iristean, honen bisaia bapatean iluntzen da.

"Honetaz hitzegin dugu jada. Hitzegin dugu! Zergatik dator berriro kontu berarekin? Alkohol eta belar gau ero bat besterik ez zen izan. Bale ohean bukatu genuela, baino argi utzi nion egunsentian. Edo hala uste nuen behintzat. Zergatik hartu nahi izan ote nion izotz hura ahotik..."

- Gai honetaz hitzegin dugu jada, Olatz. Gau batetako gauza izan zen. Ez dut esango gaizki pasa nuenik, baino orain Ander nahi dut hankartean, ez zure eskua!

Eta tximista baino azkarrago, Olatzen eskuturra hartu eta albo batetara botatzen du bortizki.

Berriro inork ahorik zabaldu gabe bukatzen da bidaia.

4 Comments:

Blogger askatasuna said...

Iepa fitipaldi!Badakixu nor nazen ezta?Irakurri dot zure ipuintxoa eta zinez diƱotzut asko gustatu jatala.Espresaera gustoko dot hiztegi zabala dalako, egitura gustatu jata pentsamenduen mozketak dinamismoa emoten dabelako. Eta bueno azkenik, gaia be asko gustatu jata egunerokotasun eta errealtasun osoko gaia dalako.Segi idazten gero!!!(gogoratu komentario bat zor doztazule ondioko)

1:27 PM  
Blogger Maiatza said...

Interesgarria, freskoa, naturala, asko gustatu zait, hurrengo atala noizko?

1:59 AM  
Blogger Eraiki_Eraitsi said...

Azterketak bukatu aurretik espero det.

Pistatxo txiki bat, atalaren izenburua.

2 ANDER

Jejje!!

Zure iradokizunak estimatuak daude, porzierto...

Eskerrikasko pareja!!

12:34 PM  
Blogger Ibai said...

jodo, nola notaze dan atal hau ez dula neska batek idatzi,aix, au zure ametsa ote?beno, besteak irakurtzen jarraitzea noa

2:15 AM  

Post a Comment

<< Home