2 ANDER
Beirazko botila marroian dauden azken garagardo tantei begiratu, ontzia barran utzi eta tabernatik irten da Ander. Hotz egiten du, eta autoen kristalak bapainduak daude. Auto batetara hurbildu, kristalaren gainean hatzamarra ipini eta idazten hasi da.
"Jajaja. Aspaldi ez buela horrelakorik egiten. Alkoholaren ondorioz umeen pare... Eta zer?"
Eskuin eskuko hatz erakusleak bere dantza bukatu bezain laster kristalera gerturatu eta hatsa botazen dio. Puto guarro irakur daiteke garbi, letra larriz, gau iluna argitzen duten farolen argipean. Bere arte lanari azken begirada bota, irrifar egin eta hurrengo tabernara abiatu da.
Atea irekitzean musika ozenak eraso du, itsasoko olatu bortitzen moduan.
"Hara, klasiko bat! Sutaren Mari. Ea ea... Bai! Ez du huts egiten, abesti honekin Eneko pailazo hori guztiz aztoratzen da. Gaurkoan kitarra joka ari da. Eskerrak ez dion perkusio kit-ari ekin... Ero moduan jartzen da, eta ez dakit nor inpresionatu nahi duen."
Barrara gerturatu da, jendartean slalom eginez.
- Aiora! Ikusi duzu Mikel? - galdetu dio zerbitzariari.
Buruarekin ez eginez erantzun dio, adats beltz kizkurrak astinduz. Zerbitzatzen ari den freskagarria eta edalontzia utzi gabe, Anderrengana hurbildu da.
- Ez, ez dut ikusi. Baino Miren zugatik galdezka zen. Hor duzu, Jonerekin - esan du buruarekin barraren beste muturra adieraziz.
San Miguel bat eskatu eta tragorik bota gabe Mirenengana abiatu da Ander.
Zigarroari azken kalada eman, lurrera bota eta oinetako beltzekin zapaldu du zigarrokina Mirenek. Mihiarekin ezpainak busti ditu, gloss -aren diztira nahikoa ez balitz bezala. Hala ere, ezpain hezeen diztira ez da nor begi orlegien argiari itzala egiteko. Ondo betetako elastiko beltzak "Baloons Inside" dio, mikroprozesadore marka famatu baten marka imitatuz. Anderrek ez du mezu esanguratsua irakurri, Mireni bularrean behera erortzen zaizkion motots ilehori bikiek ez baitiote uzten.
- Kaixo Ander. Zure zai nengoen.
- Kaixo Jone. Kaixo Miren.
Garagardoari trago luzea bota, Mireni goitik behera begiratu eta...
- Ez al zenuen erretzeari utzi?
-Bai, beno, tira... Ez. Aurrekoan ziria ederki sartu nizun eh? Gaiztoa izan naiz. Zigorra jarriko didazu? - dio Mirenek, ilearekin jolas eginez eta Anderri zeharka begiratuz.
Bapatean, Ander besotik heldu eta tabernaren txoko ilunenera abiatzen da Miren. Erdibidean, atzera jiratu eta buila egiten du Mirenek.
- Jone! Orain nator! Anderrekin bakarka hitzegin nahi dut!
- Ados! Ez luzatu gehiegi!
"Asko kostatu ohi zaio, baino gaur azkar dabil... Gaur gauean sakelekoa itzaliko dudalakoan nago... dirudienez gauza garrantzitsuak izango ditut hankartean. Eta izorra dadila Mikel. Beste batean lehenago agertzea besterik ez"

0 Comments:
Post a Comment
<< Home