Monday, March 27, 2006

10 MIREN

Zigarro keak horitutako hormak dituen gela batean, eserleku ezeroso batean, besoa hazkatuz, urduri dago Miren. Hazka eta hazka, azala gorrituz ukondo inguruan. Bere aurrean dagoen mahaiean zigarrokinez betetako hautsontzi bat dago.

"Hautsontzia bai, baino zigarrorik ez... Dena kendu didate hona ekartzean... Kaka!"

Hormak biluzik daude ia. Kolore horizka hausten ispilu bat dago soilik. Handia da, metro t'erdi altueran eta 3 metro zabaleran. Bere isladari begira dago Miren. Artega. Besoari hazka eta hazka, konpultsiboki. Gelditu dabe.

"Begira. Rimela. Masailean behera. Eta begiak. A ze begiak. Hazi-hazi eginda. Negarraren ondorioak."

Eskuaren gainkaldeaz masaileko rimel aztarnak ezabatzen ditu.

"Erropa. Begira erropa. Dena... goitik behera... odolez josia..."

Bapatean, gelako ate bakarra irekitzen da Mirenen atzekaldean. 50 urte inguruko gizonezkoa da. Begirada gogor eta sarkorra du, bere buruan konfidantza osoa duenaren begirada. Bere gorputzak, handi eta sendoa, altzairuzko giharrezkoa, ozta-ozta zeharkatzen du atea. Ile kizkurrez josia du paparra. Burua ez, ordea. Guztiz soildua du, bizarra kentzeko tresnaz soildua. Kokotzaren forma bereziak Bull-Dog itxura ematen dio.

Bere atzetik 30 urte inguruko beste gizon bat sartzen da. Honek ez du arazorik gelan sartzeko. Baxua eta ahula da. Kaxkarra. Itxura zurbila du, gaixoen parekoa. Osasuntsu eta sendo dirudien bere gorputzeko atal bakarra sudurra da, kako modukoa. Begietan inteligentzia argiak egiten dio diz-diz.

Mirenen parean esertzen dira, mahaiaren bestaldean.

- Badakizu zertarako gauden hemen - dio bigarrenak, txikienak.

Mirenen ahotik ez da hitzik ere irteten, baino buruarekin baiezkoa egiten du, bere eserlekuan uzkurtuta. Ezker eskuarekin ukondoari hazka eta hazka jarraitzen du. Lehen baino azkarrago, lehen baino indartsuago. Hazka eta hazka. Lehen baino urduriago.

- Beno, Txintxurreta sargentua nauzu, eta hau, Perez detektibea, nire kidea. - jarraitzen du, bere armairu gisako kideari begiratuz- Ertzantzaren erahilketen sekzioan egiten dugu lan.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home