11 AGURTZANE
"Zer nahi ote du orain? Etxerako lanak egiten ere ez ote nau lasai utziko?"
Buruketen koadernoaren gainean arkatza utzi eta sukaldera abiatzen da Agurtzane.
- Zer nahi duzu ama? -galdetzen du Agurtzanek.
- Aitonaren sendagaiak erostera joan zaite...
- Jo, ama... Zu joan. Nire urtebetetzea da gaur... -dio, ezarritako lana munduko gauzik astunena izango balitz bezala.
- Bai, gaur 12 urte bete dituzu. Baino ni oso lanpetua nago afaria prestatzen; arkumea labean. Asko gustatzen zaizu... eta zuregatik hartu dut lan guzti hau sukaldean... Joango zara sendagaiak erostera?
- Beno, bale, ekarri dirua... - dio Agurtzanek, gogo gutxiz, muturra okertuta.
"Kaka, orain ere aitonarentzat erosketak egitera... Aitonarentzat!!! Ez dut nahi... Ez dut nahi"
Negar malko bat irristatzen da Agurtzaneren masailetik behera, dardarti.
* * * * * * * *
Bisaia kolpeengatik moretuta eta ospitaleetako kamisoi urdina jantzita dago Agurtzane. Ohe gainean etzanda, normalean dena baino txikiagoa dirudi. Esku gaineko zain batean orratz bat du sartua. Bertara, plastiko gardenezko poltsa batetatik, sueroa iristen da, tantaka-tantaka. Bularrean bi elektrodo ditu kokatuak, eta makina elektroniko batek Agurtzaneren taupaden erritmoan abesten du. Makina honen ondoan beste handiago bat dago, hau ere Agurtzaneri lotua, aho parean kateatzen den maskara baten bidez.
- Zer moduz dago? - dio Agurtzaneren amak, guztiz larrituta, aurpegia desitxuratuta, negarrez.
- Medikuek koma sakonean dagoela diote.
8 Comments:
Protagonista hil behar al duzu?
hitzez hitz jakingo deu zer pasako zaion protagonistari.......ez dio importik hiltzen bada ere.......
jejeje, eskerrikasko ideiengatik...
:P
Naro-k arrazoi du, hemen istorioa kapituluz kapitulu lettu behar da... eta kapituluz kapitulu ikusi zer gertatzen den... baino akaso sorpresatxoren bat izaten duzue... kar kar kar
Beste gauza bat... Naro, lanbatian eon ginan, ez?
batek propaganda in ta bestek zer anunziatzen duten beidatzea sartzen da...... bai herrian in zenun istori onen propaganda....alare kanta batengatik abandonatu zintudan.....jeje
mmmm
gaixua ni...
Ea laxter ikusten garen.. eta zure blogan helbideaz enaz akordatzen ondo, emailea bialiko? iotxotorena abildua gmail punto com (horrela reitten den propaganda ez bialtzeko)
ai ai ai....nere kuadrilako baten blogai propaganda in ta helbideaz akordatu ez.....bialikoizut mezutxo hoitako bat ta kontakoizut....
ondo segi....
oi dek oi gauza aldrebestea!
baƱo iasta!? anderren hilketa garbi utzizu. kanbio de runbo historioakin? agurtzane hil ta miren kalen geatukoa????
eztet uste? aber aber urruna nundik ateatze aizen
ea ea...
zer gertaukoa...?
jajaja, sorpresa...
Post a Comment
<< Home