4 AGURTZANE
Bi sofatan botata, bost gizaseme telebistaren begira; Alaitz, Iker, Josu, Leire eta Agurtzane. Ziztu bizian aldatzen dira pantailako irudiak. Auto bi ikusten dira lehian. Batak bidea itxi, besteak ipurdian jo... Gupida gabeko borroka.
"Jo, a ze pikea dutena. Biak daude nor baino nor. Ea nork irabazten duen. Eta ea Need of Speed Underground -en jokatzeaz nazkatzen diren. KALERA IRTEN NAHI DUT!!!"
- Ea, goazen kalera... - askatzen du Agurtzanek tonu nazkatuaz.
"Ander, Ander, Ander..."
Josu eta Leire dira gidariak. Lehia pantailatik kanpora irten da, eta pantailako autoak ez ezik, beraiek ere borrokan dira. Bultza batak besteari orain, urduri jartzeko adarra jo ondoren... denak balio du guda honetan.
- Bah, utzi egin naiz... - erantzun dio Josuk, mesprezu tonua erabiliz.
- Nahi duzuna esango duzu, baino gaur gauean nire esklabo zara.
- Zer?
- Ez zara apustuaz oroitzen? Ez duzu horrenbeste edan motel... -askatu du Leirek, goitik behera gogotsu begiratuz Josuri.
Leirek irribarre egin eta ilearekin jolasean hasi da, kiribilak eginez.
- Bale. Nik kalera joateko gogoa dut. Nazkatu naiz garagardoa edateaz, eta vodka amaitu da - erantzun dio Alaitzek.
- Zu bazatoz, Agurtzane?
- Bai. Denbora daramat joango garen galdezka... Jada ez dago ez vodkarik ezta garagardorik ere. Eta egarri naiz - dio Agurtzanek, axola ez balio bezala.
"Ondo. Bagoaz. Orain ea Ander ikusten dudan. Autobuseko gertaera ahaztaraziko dit."
- Et, et ,et... nora hoa, "moxolo"? - dio Leirek irribartsu, sofan luzatuta, ilearekin jolasteari utzi gabe - Hemen geratuko haiz, esklabo. Kalean hotz da eta nik ez diat irten nahi. Beraz, nire esklabo haizenez, konpainia egingo didak.
- Zer? - dio Josuk harridura aurpegiz.
- Ba hori, hemen geratuko haizela, nire desirak betetzeko... esklabo! Betebehar nagusia, ni ez hoztea. Nola lortuko duan, hara hi... Baino irudimena erabili. Mantek eta berogailuak ez dute balio.
"Ikusia dago Leirek ez diola utziko irteten. Eta badakit zertara behartuko duen... Ijiji, ze lizuna zaren Agurtzane..."
Alaitz eta Ikerrengana zuzenduz ea joango diren galdetzen du Agurtzanek.
- Iker, hartu botilak. Birziklatzera bota behar ditugu- jarraitzen du Agurtzanek.
Berokia eta poltsa sofatik hartu, mugikorrari begiratu eta lokaleko aterantz abiatzen da Agurtzane. Iker eta Alaitz atzetik doaz.
-Agur! Bihar egongo gara, eh? - dio Alaitzek, atea bere atzean itxiz.
Kaleko hotzak erritmo bizian mugitzea eskatzen du. Alaitz doa lehen, pauso txiki azkarrak emanez. Iker eta Agurtzanek jarraitzen dute gertutik. 100 metro isiltasun osoan egin ondoren, Agurtzane hitz egitera ausartzen da.
- Nik uste bihar ez dugula pare hau ikusiko. Nahiko lan izango dute ohetik jaikitzen.
- Bai, arrazoi duzu. Baino guri bost ezta? - erantzuten dio Ikerrek.
- Bai, guri bost kondoi azalak sofatik botata ikusten ez ditugun bitartean - bukatzen du Alaitzek.
0 Comments:
Post a Comment
<< Home