6 OLATZ
"Pff... Ezikusiarena ederki egin du, bai, tabernara sartzean. Hala ere, ez dit axola, orain dugun egoera hau konpondu nahi baitut. Ez dut berriro berak hutsaren pare tratatzea nahi. Ez dut berriro ezer eza izan nahi. Erabakia hartua dut. Barkamena eskatuko diot. Hori baita nik aukeratutako bidea... et, et, et! Ia hatzak erre ditut porroarekin."
- Tori, Eneko. Eta Joneri ere eman apur bat, azken finean berak lortu du eta papera. Ea burua joaten zaion, eta horrela hire aldamenera biltzen duan. - dio Olatzek, irrifartsu.
- Benga, ez esan hori... Jakin badakin ni nahikoa naunala tabernako neska guztiak zoratzeko...
Tximista bikiak balira bezala gogor begiratzen dute Olatzen begiek Eneko.
- Barkaidan, ez ninan mindu nahi. Gainera, ulertu didan... - dio Enekok, lotsaren ur hotz sakonetan murgilduta.
- Bai, bazekiat, baino sekula ez zetorrek gaizki bizimolde, pentsamolde eta sentitzeko modu desberdinak daudela gogoraztea. Horrela bizitzaren danbateko bat edo beste ekidin ahalko duk - erantzuten dio Olatzek, berriro alai, begiak dizdiz, irrifarra ahoratuz.
Irrifarra, ordea, algara bihurtzen da. Algara urduria. Barne barnetik itsasoko olatuen indarrez irteten den barrea. Geldiezina.
- Itsu hagon, eh? - dio Enekok, irrifartsu - Nahiko oker, esango niken...
"Uhh... Hau da hau buruak dantza egitea. Jejeje... Eta gainera, algara hauek... Jajaja... Hau da hau burua joatea..."
Irriak bukatzean, garagardo botila muturrera gerturatu, eta ezpainak botilaren ahoan ipinita trago luze bat egiten du. Botila berriro lehengo tokian utzi eta Enekori zuzentzen zaio berriz ere.
- Beno, serio hitzegin behar diagu. Gogoko duk Jone? - dio Olatzek.
- Bai, bai, gogoko dinat - erantzuten dio Enekok, ezpainen artetik ke urdina askatuaz.
- Ba zorte ona opa diat orduan... Ea hanka ez duan sartzen, Edurnerekin bezela...
Enekoren arpegian deserosotasuna ageri da, sakon barneratutako zauri batean gatza isuri balute bezala. Denbora apur bat igarotzen da Enekok ezer esan aurretik, baino ordurako Olatz berriro bere munduan da.
"Begira, hor da Agurtzane, lasai, hizketan, bere xarmarekin norabide guztietan zabalduz. Umore aldakorreko emakumea dugu. Atsegin dut hori... jejeje..."
- Eh, non hagon? - galdetzen dio Enekok - Ondo al hagon? Kasu izpirik ere ez didan egin...
- Eh...? - dio Olatzek, begiak uzkurtuta - Porrotxua bastante igo zaidak...
- Bai, a ze begiak ditunan - erantzuten du Enekok, porroari emadako kalada sakona garagardo apur batez lagunduz.
"Uhhh, bai, joño, ze azkar igo zaidan..."
- KABROI ZERRI ZIKIN ALENA!
Orru ozenak Olatz bere barneko gelatxotik ateratzen du, mailu astun baten indarraz. Atzera begiratu, eta Ander eta Agurtzaneren ahoak banatzen ikusten ditu, komun aldetik datorren oihuari jaramon egiteko. Anderren aho inguruan karmin aztarnak daude, eta Agurtzane besoetatik heldu eta bere albotik urruntzen du.
Mirenek oihuka jarraitzen du, eta bere amorruan, komoneko atea itxiz, Jone barruan uzten du.
Tximista baino azkarrago gerturatzen da Ander eta Agurtzanerengana. Mirenen bisaian haserrea eta amorrua da nagusi, eta bere begiak tinko daude Anderrengan. Sua darie. Bapatean, Agurtzaneri begiratzen dio, arnas estuka, bular hauspoa dantza azkarrean duela. Agurtzanek tinko mantentzen dio begirada, desafioan.
- PUTATZARRA!!! - oihukatzen du Mirenek, Agurtzaneri matrailean sekulako zaplaztekoa josiz. Kolpearen indarrez Agurtzaneren burua okertu egiten da, bekokiaz pareta joz. Begiak zuri jarri, eta Agurtzane lurrera jausten da.

3 Comments:
Beno, beno, telesail kutsua hartzen hasia da istorio hau, ez ala? Hurrengo Goenkale izango ote da. Je, je, je.
Primeran dago, baina Agurtzane gixajoa! Ziur nago errua tipoarena dela, beti bezala, je, je, je.
Muxu
Arrazoia du Nereak, baina neri ez zait gaizki iruditzen. Jarraitu ta azkar idatzi hurrengo atala!
Animo!
Mmm... kontuz desiratzen duzuenarekin, egi bihur daiteke eta...
Hala ere, 10garren atalerako istorioaren tonua aldatuko dala espero det... "y hasta aqui puedo leer"
Eskerrikasko, Tristan, bloga bisitatzeagatik, eta zure iritzia hemen uzteagatik!!
Nerea, zuri zer esan... komentario gehien idatzi duzuna zara eta... mmm... bai, badakit... ESKERRIKASKO eta PA ASKO!!
Post a Comment
<< Home