7 AGURTZANE
- ETA EZ PENTSA ZUTAZ AHAZTU NAIZENIK! - oihukatzen du Mirenek - HAU EZ DA HORRELA GERATUKO! ZUREKIKOAK EGINDAKOAN ZURE AMAK ERE EZ ZAITU EZAGUTUKO!
Mirenek hurbilen duen garagardo botila hartu, paretaren kontra apurtu eta Anderri mehatxu egiten dio, guztiz zoratuta.
Jone, komoneko atea ireki eta egoeraz jabetzean Mirenengana abiatzen da ziztu bizian. Miren botila hautsia astintzen hasten da, Anderri jo nahian. Jone ozta-ozta iristen da Mirenen eskuturra heltzera, Anderren aurpegia kristal zorrotzetatik azken momentuan salbatuaz. Hala ere, Mirenek bere eromen itsuan jarraitzen du, biraoka, borrokan... txakur amorratuak lez.
Bere biolentzia dantzan, ostiko galdu batek Agurtzaneren sabelean jotzen du. Honen gorputza une motz batez mugitu egiten da, deskarga elketriko bat eman baliote bezala.
Bigarren ostiko bat eman aurretik, ordea, beso bik airean hartzen dute Miren. Eneko da. Mirenen ahaleginak ez dira nahikoak bere eskuetatik alde egiteko, eta Jonek, azkenean, apurtutako botila lapurtzen dio.
Eneko egoeraren jabe egin eta aginduak ematen hasten da:
- Olatz, begiratu ea Agurtzane ondo dagoen... Jone, lagundu Mirenekin ea lasaitzen dugun.
- Ados - erantzuten du Jonek - Baino gogor heldu.
"Auuu... Non nago? Zer egiten dut hemen? Garunetik tren bat igaro balitzait bezela nago..."
Agurtzane, lurrean ahozpez etzanda dago. Oinazearen ondorioz ez da mugitzeko ere gai.
"A ze sabeleko mina..."
Sabeletik hestegorrira, eta hestegorritik eztarrira erdi liseritutako jaki eta sabel azido nahasketa olatua doa bidea eginez. Ahotik irten eta kiratsa darion putzu horizta bihurtzen da Agurtzaneren buruaren alboan. Agurtzaneren kokotza likido horiz bustita dago. Ile xerlo bakan batzu ere bai.
"... baino zer gertatu zait?"
Zapi batek Agurtzaneren aho ingurua garbitzen du, emeki, esku leun batek ilea atzera botatzen dion bitartean. Apurka-apurka Agurtzane begiak irekitzen hasten da.
- Mmm... - dio Agurtzanek, bere onera datorren bitartean - Ze gertatu zait? - Eskua bekokian ipintzen du. Hazita du pareta jo duen tokian.
- Lasai, ez mugitu- erantzuten dio Olatzek - Miren basapizti hori izan da.
- Ol...Olatz? Ez dizut lehen aipatu nire alboan ez zaitudala nahi denbora apur batean?
- Bai. Baino jo egin zaituzte, txala bota duzu... Ez zaude egoera onenean...
- Ez baino eta bainarik... Alde nere begibistatik.
Agurtzanek eskua bekokitik kendu eta une luze batez begiratzen du. Petalo gorriz jantzitako arrosa dirudi. Bekokian behera irristatzen zaion odol berdinaz egindako arrosa.
Pixkanaka, beldurrez, Ander Agurtzanerengana hurbiltzen da.
- Ondo zaude?- galdetzen du Anderrek.
- Zuk ze uste duzu? Odoletan dut bekokia, nire afaria hemen alboan dago eta taupada bakoitzak burua lehertzen dit.... ez, ez nago ondo. -erantzutzen dio Agurtzanek.
Tabernako atea ireki eta Alaitz eta Iker sartzen dira.
- Agurtzane, zer gertatu zaizu? - itauntzen du Ikerrek, larrituta, Agurtzaneri jada kokotzean behera erortzen zaion odola ikusita.
Alaitz korrika hurbiltzen da Agurtzanerengana. Makurtu, besoa gerritik pasa eta gogor heltzen dio.
- Jaiki zaitezke? Oinez ibiltzeko gai ikusten zara? - galdetzen du Alaitzek.
Buruarekin baiezko keinua egiten du Agurtzanek.
- Beno, goazen hospitalera orduan. Kopetean duzun zauri hori mediku batek ikusi behar du.

1 Comments:
Aupa majo!
Zelan? Gogorra atal hau, eh? Portzierto, gramatika akatsen bat duzu, ai, ai, zertan pentsatzen ariko zinen? Ikusten? Esan nizun, zeinekin zabiltza azken boladan?
Je, je, je. Ez dio axola, uste dut Euskaltzaindia ez dabilela oraindik honelako delituak aztertu eta zigortzen, otoitz egin dezagun ASGAEkoekin hitz egin eta haien metodoak kopiatu ez ditzaten, je, je.
Muxu
Post a Comment
<< Home