9 OLATZ
"Burugogorra. Burugogorra benetan. Aharien antzera. Burugogorra. Baino ez dio axola. Ospitalera daramate. Eta egun pare bat pasa beharko ditu bertan... ziurrenik. Eta han egongo denez... ezingo dit aldegin Agurtzanek. Entzun beharko nau. Barkamena eskatuko diot. Eman ala ez. Nire obarioengatik"
Jendez jositako tabernan Olatz bakarrik dago. Haserrea du aurpegian. Ikusitakoagatik haserrea. Eta larritasuna. Agurtzaneri ospitalean esan diezaioketenarengatik.
Jendea Olatzen ezkerretan. Mirenen inguruan. Borrokaren morbo gozoa dastatu nahian. Jendea Oltazen eskuinetan. Anderren inguruan. Galdezka, herriko prentsa arrosa bezala.
Jone eta Eneko Mirenen inguruan bildutako jendeari urruntzeko ari dira eskatzen. Ez dutela bestela Miren lasaitzea lortuko.
Bapatean Anderrek taberna uzten du, korrika, deabruak hartuta bezala, bake apur baten bila.
Aiora, tabernaria, erratzarekin lurreko kristal zatiak biltzen ari da. Haserrea nabarmen da bere bisaiean. Lurreko kristal zatiekin menditxo bat eratzen du. Ondoren, programatutako makina bat bezala, palarekin biltzen du. Barraren atzera joan eta zaborrontzian botatzen du palan pilatutako beira menditxoa. Pala eta erratza albo batean utzi, eskuak arraskan sartu eta urarekin garbitzen ditu. Trapu bat hartu eta eskuak lehortzen dituen bitartean Aiora Olatzengana hurbiltzen da. Trapua mantalaren albo batean zintzilikatzen du.
- Beno, Olatz, zer gertatu da? - galdetzen du Aiorak, lehor, aiztoak bezain zorrotz, muturra okertuta.
- Ez dakit oso ondo -erantzuten du Olatzek, zigarro bat pizten duan artean - Ikusi dudanez, hasiera batean Miren Anderrekin zegoen tonteatzen. Gero, Miren komonean zegoen bitartean, Agurtzane agertu da. Anderrekin hizketan ikusi dut hasiera batean. Ondoren, Anderrekin mihia modu intimoago batean dantzatzen ikusi ditut.
Olatzek zigarroari beste kalada bat ematen dio, sakon, indarra hartuz bezela, eta kontakizunarekin jarraitzen du.
- Musuka. Eta gerokoa badakizu. Festa.
- Hori da guztia? - itauntzen du Aiorak.
- Hori da nik ikusitakoa behintzat. -erantzuten du Olatzek.
- Ondo da - atzera begiratu eta hizketan jarraitzen du Aiorak - Jendea nahiko aztoratua dago oraindik. Gainera lan dut barraren bestaldean. Gau mugitua izango da.
Mantala gerribueltan finkatu, zapiarekin berriro eskuak lehortu eta barraren atzekaldera abiatzen da Aiora.
"Kaka, ikuskizun ederra eman dute. Eta oraindik sudurluze ugari dago Mirenen inguruan... Eta gauak honela jarraituko du. Urrizti sudurluzez jositako herria da. Euskalerriko saltsa arrosa. Banoa. Ezin dut hemen gehiago jarraitu. Eneko jonerekin ondo konponduko da."
Olatzek urrutitik keinu egiten dio, badoala esanez. Enekok, sudurluzeen artetik, keinuz baita ere, lasai joateko erantzuten dio. Jonerekin geratuko dala Mireni laguntzen.
Berokia eta poltsa hartu, eta zigarroa oraindik ahoan duela Olatzek taberna uzten du.
"Parrandarako gogo guztiak joan zaizkit. Baino ez noa etxera. Aurretik bueltatxo bat emango dut. Lasaitzeko. Itxua pasatzeko."
Oin bat bestearen atzetik, norabide jakinik gabe, kale ilunetan barrena abiatzen da Olatz, gaueko frexkurak izterrak ferekatzen dizkion bitartean.
Gaueko hotzetik babesteko besoak gorputzaren aurrean gurutzatzen ditu Olatzek. Zigarroa ahoan, gau hitsean kalez-kale doa, bere gogoetetan galdua. Zigarroa errez. Kea biriketan gordez. Zigarroa bukatuz.
Urrutian, Ander eta Agurtzane ikusten ditu.
"Iker eta Alaitzen zain egongo dira ziurrenik, kotxearen bila joan behar zuten eta. Orain da nire aukera. Baino aurretik, zigarrotxo bat. Lasaitzeko. Ahal badut Agurtzanerekin hitzegiteko."
Poltsatik beste zigarro bat ateratzen du. Ahora eraman, eta metxeroarekin pizten saiatzen da. Ez alferrik. Gaueko haize hotzak ez dio zigarroa pizten uzten. Etxe baten sarrerara hurbildu eta zigarroa pizten du.
"Hara, nora joan dira?"
Olatzek aurrera jarraitzen du, zigarroa eskuan, farolen argi horipean, bakarrik.
Kale ilun eta hestu baten albotik pasatzean, mugimendua ikusten du Olatzek. Baxu, intziriak entzuten dira, norbaitek ahoa estalita izango balu bezala.
- Puta. Gogor jokatu nahi duzu...
Bildurrez, ixil, kaleraren ertzean izkutatzen da Olatz. Zaplazteko soinuak gaua apurtzen du.
"Ene... ezin liteke..."
Alboetara begiratu eta egur zati bat ikusten du Olatzek zakarrontzi baten alboan. Erditik apurtua dago, eta punta zorrotza du. Hartu, eta kale ilunean murgiltzen da, ixil.
"Kontuz. Ixilik ibili Olatz..."
Aurrera begiratu eta bi pertsonen itzalak ikusten ditu bere aurrean. Bata handia eta sendoa. Gizonezkoa. Bestea, lurrean etzanda, txikiagoa, emakume baten tamainakoa.
Aurrera eta atzera. Aurrera eta atzera.
Bi eskuekin egurra gogor heldu eta gehiago hurbiltzen da Olatz, erasotzeko prest.
"Kontuz. Ixilik."
Metro erdira du bikotea Olatzek. Gizonezkoa, gainean dagoena, hor du, parez-pare, aurrera eta atzera, aurrera eta atzera.
"PUTAKUMEA. ANDER. PUTAKUMEA"
Olatzek ixiltasun guztiak ahaztu eta eta azken pausua ematen du, egurra Anderri sartzeko prest. Besoak goran. Bi eskuak egurrean. Muskuluak gogor. Tentsioan.
Azken pausuarekin freskagarri poto bat jotzen du Olatzek. Klanka-klanka-klanka. Zarata. Anderren eskua Agurtzane kolpatzen bortizki.
"Orain."
- Nor dago h...*

4 Comments:
Je, je, banekien Olatz zela hiltzailea, baina ez dut ezer esan, bestela zure gainontzeko irakurleek akatu egingo ninduketeen.
Nik ere jarri dut irakurtzeko zeozer neure blogean, atzoko emanaldiko testuak, alegia: www.spaces.msn.com/maiatza1983
Ea zer iruditzen zaizun.
Badakizu nik zurea gustora irakurtzen dudala (gauza bera esan dit Estik).
Muxu
Ze ondo dakizun... hiltzailea nor den. Hala ere, istorioak jarraituko du, lasai egon... Kapitulu asko daude oraindik zintzilik.
9 atal hauek, eta hurrengoak, 10garrenak, liburuxka bat osatuko dute. ^_^ Liburuxka honen kopia mugatuak egingo ditut (dozena bat edo) eta irakuleen artean zozketatuko ditut.
Galderatxo bati erantzutea besterik ez, iotxotorena@gmail.com helbide elektronikoan:
Kameo txiki bat egin dut liburuan, pertsonaia bat momentu labur batean "poseituz"... Ze pertsonaia eta ze ataletan?
Beno, azkenean atal guztiak irakurri ditut, denak jarraian, hobeto enteratzeko. Entretenigarria da, ea nola jarraitzen duen.
MUXUS
Ondo ondo...
Kaka mediatikoa bere helburua betetzen ari da
Post a Comment
<< Home