Monday, April 10, 2006

13 ENEKO

Ezker eskuaz aurpegian behera eroritako ile xerloa atzera bota eta irribarre egiten du Jonek.

- Beno, bukatu da eromena. Ander, agurtzane eta Miren joan dira jada hemendik. ea orain giroa baretu eta zertxobait lasai gaitezkeen... - dio Enekok, asperen eginez - nahiko arraroa izan da guzti hau.
- Bai -erantzuten du Jonek.
- Hala ere, Mirenen erreakzioa nahiko bortitza izan da. Jende asko izutu da.
- Beno, bere arrazoiak zituen - dio Jonek, besoak gurutzatuz eta behera begira, defentsiban - Ez nuen sekula horrela ikusi, ez nuen bere izaeraren zati hori ezagutzen... Anderri gogoa zion ordea, eta eszena hura kustean, ba...
- Baino horrek ez du bere jokaera justifikatzen.

Isilunea. Jone behera begira, eta Eneko Joneri so. Isilunea.

"Hau da hau isiltasun ezerosoa. Kaka..."

Azkenean, Enekok, ausart, bien artean eraikitako izotzezko horma behera botatzea erabakitzen du:

- Zer, joango gara beste taberna batetara? Ez dut hemen denbora gehiago igaro nahi gaur gauean. Ito egiten nau giro hotz honek.

Jonek burua altxa eta pixkanaka bisaia argitzen zaion bitartean baiezko keinua egiten dio.

"Ondo."

Berokiak hartu, jantzi eta kanpo aldera abiatzen dira. Hutsak daude kaleak, eta bata bestearen aldamenean, ixil, hurrengo tabernara abiatzen dira

- Mariarik geratzen? - galdetzen du Jonek.
- Ez. Lehen erretakoa nire ahizparena zen.
- Ez dio axola, nire harritik erreko dugu. Lasaigarri bat behar dut berehala.

Tabernara sartu eta disko musikaren burrundara ozenak ongietorri ematen die.

"Zer egingo diogu ba... Ez dute hemen Latzen jarriko..."

Jendez osatutako itsasoan murgildu eta tabernaren hurruneneko puntaraino abiatzen dira, mozkorren bultzaden eta kristalezko edalontzien artetik.

- Zer nahi duzu? - galdetzen du Enekok.
- Jack daniels. Izotzarekin.

Enekok harriduraz betetako begiekin begiratzen du Jone. Sorbaldak altxa, muturra okertu eta buelta emten du, barrara joateko.

10 minutu beranduago itzultzen da Eneko, edalontziak eskuan, eta ordurako Jone porroa erretzen ari da. Kalda sakon bat jo, 5 segundu luzez puntari begiratu, eta Enekori eskeintzen dio.

- Fuu... -askatzen du kea Jonek - Behar nuen. Orain askoz erlaxatuago nago - jarraitzen du, begiak gorri baino beti bezain xarmangarri - Kargatu xamarra dago - ohartarazten du Eneko.

Eskua luzatu eta Enekoren eskuan fereka eginez edalontzia hartzen du Jonek. Begien aurrean eternalki dituen ileak belarriaren atzean finkatu eta dzanga-dzanga, trago luzea ematen dio whiskeyari.

Enekok porroari ekiten dio, Joneri so.

"Begira ze polita, ile atzera lotsati botatzen duenean... Zer edo zer esan beharko diot... Horrela ukitu ondoren, kasualitatea bada ere saiatu beharra dago..."

Garagardo botilari zurrutz egin eta Jonerengana hurbiltzen da, zerbait esateko asmoarekin, lotsatuta, eskuin eskuaz Joneren ukondoa emeki ukituz.

- Beno, zera... - dio Enekok, ezker eskua buru atzean azka egiten duelarik, hitztotelka - Hau da...
- Zer? -galdetzen du Jonek.
- Ezer. - erantzuten du, pausu bat atzera eginez.

"Izuti bat zara, Eneko... Horrela ergel gisa geratzea besterik ez duzu lortuko."

Botilari beste trago bat eta txepel aurpegia izkutatzen saiatzen da Eneko. Baino Joneren begirada sakonpean ezinezkoa du.

Porroari azken aldiz ekin eta Joneri itzultzen dio. Jonek hatz erakusleaz Enekoren esku gaina gozo zeharkatu ondoren hartzen du.

- Beno, zer da esan nahi zenidan "ezer" hori? - itauntzen du Jonek, irribartsu, behe ezpaina horzkatu ondoren.

Aurrera pausu bat eman, Joneri itsaso koloreko begietara begiratu, eta izoztuta, ez aurrera eta ez atzera, gelditzen da Eneko.

"Joder, Eneko... Momentu ederra blokeatzeko... Reset eta hasiera azkarra behar dituzu... Eskerrak, eskerrak, eskerrak oraingoan ez duzun atzera pausorik eman..."

Joneren begi jostariek irri egiten dute eguerdiko eguzkiaren indarrez. Albo batetara begira zerbait marmartzen du, baxu, ulertezin.

- Zer esan duzu, Jone? - galdetzen du Enekok.

Enekoren belarrira hurbildu masaila masail aurka ipini eta irribarrez, udako ihintza baino goxoago den ahotsez erantzuten dio.

- Dena nik egin behar ote nuen galdetzen nion neure buruari...

Enekoren aurpegira bertaratutako irribarre ergelak berehala egiten du alde Jonek belarrian kosk egitean. Enekok Joneri besoa gerritik pasa eta beregana hurbiltzen du.

- Ez duzu dena zuk egingo...

Eta burua bukatu eta lepoa hasten den puntu ilun horretan, ileak alde batetara eramanez, muxu ematen dio Joneri. Honek beheko ezpainari kosk egiten dio gogoz, begiak itxita, plazerrez, Enekoren hats beroak lepoko azala ferekatzen dion bitartean. Bizkar behekaldetik leporaino zirrara elektriko batek zeharkatzen du, titi puntak gogor jarriz, Enekoren ezpain hezeek lepoko azal mehea emeki ukitzearekin batera.

Jone Enekoren belarrira hurbiltzen da azkar.

- Goazen hemendik. Jende larregi dago.

Eneko eskutik gogor heldu eta kanpora abiatzen da Jone.

Denbora luzea igarotzen dute kale kantoi batetako farolaren argipean. Joneren behatzek Enekoren ileekin jolasten dute. Denbora luzez. Enekoren eskuek Joneren besoak ferekatzen dituzte. Kale kantoiean. Enekoren ezpainek Joneri klabikula ikutzean lepoko ile guztiak lazten zaikio. Denbora luzez. Enekoren arnasa (eta hanka arteko tramankulua) aztoratu egiten da Joneren gerriak paretaren aurka bultzatzean.

"..."

Gaueko iluntasunean motor zarata entzuten da, maitaleen dantza moztuz.

"Eh, hori nire autoa da. Eta gidaria... Olatz!"

- Olatz!! Olatz!! Nora zoaz nire autoarekin!! EEEEEEEE!!!!!

2 Comments:

Blogger Nerea said...

Je, je, nori ez zaio halakorik gertatu, batez ere neskei, eh?

Lehiaketarako erantzuna bidali dizut, ea asmatzen dudan!

12:32 AM  
Blogger Eraiki_Eraitsi said...

Mmmm, ez duzu asmatu, baino oso gertu egon zara... Eta ez esan orain hemen erantzuna eh?

Bestalde, oraindik jende gutxik hartu du parte... Animatu irakurleak!!

1:31 AM  

Post a Comment

<< Home