Monday, May 15, 2006

15 MIREN

Perez detektibeakeskuak mahaiaren gainean ipini eta Mireni begira jartzen da, aurpegitik zentimetro gutxitara. Detektibearen hats epel, heze eta kiratsduna Mirenen azalean itsasten da honek hitzak askatzen diuen ehinean.

- Odolez blai zaude goitik behera. Krimenaren eskenatokian zeunden patruila kotxea iristean. Esan, zeuk hil duzu? Hobe da orain aitortzea...

Mirenek buruaz ezetz erantzuten dio.

- Zigarro bat nahi dut - dio ahots hautsiz Mirenek - Ez dit axola hemen ezin bada erre. Urduri nago.

Txintxurreta sargentuak, hurbildu ondoren , gabardinaren sakeletik Ducados pakete bat atera eta mahai gainean uzten du. Zimurtua dago, barruko zigarroak bezela. Baino Mireni ez dio axola. Ondoren gabardinako beste sakel batetatik pizgailua atera eta mahai gainean uzten du.

- Hor duzu. Orain kontaiguzu gertatutakoa... Guztia. - dio Txintxurretak, gozo, lasai, tramite hutsa izango balitz bezala.

Mirenek kaxatxo zimurtutik zigarro bat hartzen du hatz dardartiekin. Ozta ozta ahoan ipini eta su ematen dio. Bi, hiru kalada sakon jo eta Txintxurretari begiratzen dio.

- Nik ez nuen hil... - dio Mirenek, baxu, masailean behera malko bat irristatzen zaion bitartean - Ni beratara iristean odolustutzen ari zen - jarraitzen du motel, hitz totelka.

"Odolustutzen. Putzu gorri baten gainean zerraldo. Makil batek eztarria zeharkatuz. Nire Ander, hor, etzanda, lo bezala... berriro ez esnatzeko..."

- Egur bat zuen eztarria zeharkatzen.
- Bai, badakigu. Horrela dator informean aipatuta - dio Perez detektibeak- Zuk sartu zenion? ZUK ERAHI...

Perez deteketibeak esaldia amaitu aurretik Txintxurreta sargentuak eskua sorbaldan ipini eta keinu egiten dio. Detektibea, bapatean, isildu egiten da.

- Badakigu tabernan gertatutakoa. Zuen istiluak ikuslego zabala izan du. -dio Txintxurreta sargentuak.
- Ez... Nik ez... Nik ez dut hil... Horrela aurkitu dut... Nik... - dio Mirenek, burua jaitsita.
- Badakigu Anderrekin haserretu zinela tabernan. Badakigu han gertatutakoa. Ander jo zenuela barne.

Mirenen begiak Txintxurrertari dira so. Gizon txiki kaxkar harek 2 metrotako gizontzarra dirudi, autoritatezko erraldoia. Inork egindako guztiaren berri duen anaia handia.

- Eta garrantzitsuena: badakigu Anderri mehatsu egin zeniola: "Eta ez pentsa zuztaz ahaztuko naizenik. Hau ez da horrela geratuko. Zurekikoak egindakoan zure amak ere ez zaitu ezagutuko"
- Hitz horiek izan ziren zehatz mehatz - dio Perez detektibeak, bere kidearen lana amaituaz.

"Ez, nik ez nuen hil... Aurkitutakoan zauria tapatzen saiatu nintzen. Nik ander bizirk nahi nuen... Nik Ander salbatu nahi nuen... NIK ANDER SALBATU NAHI NUEN!"

Eserlekutik jeiki eta Miren oihuka hasten da. Mahaia irauli eta gelaren ispiluari builaka hasten da.

- NIK EZ DUT HIL!! ENTZUTEN DIDAZUE? HOR ATZEAN ZAUDETENAK, ENTZUN, NIK EZ DUT HIL! NIK EZ DUT HIL!!!
-Ixo, histerika madarikatua. Ez bazara isiltzen, ziegan oihu egiteko nahi beste denbora izango duzu - dio Perez detektibeak, irrifarre maltzurrez - Ziegan usteltzen zaren artean.
- EZ EZ EZ! NIK EZ NUEN HIL. NIK EZ NION ERASO! NNIK EZ, NIK EZ, NIK EZ... NIK EZ... Olatzek... NIK EZ! NIK EZ NIOKE HORRELAKO EZER EGINGO ANDERRI!!!
-Lasaitu zaite Miren. Eseri. Olatz esan duzu? - dio Txintxurreta sargentuak mahaia eta eserlekua berriro ere zutik jartzen dituen bitartean, aita batek semea lasaitzeko erabiltzen duen tonu berdinean- Esan.

Sakeletik koaderno txiki bat eta arkatz are txikiago bat ateratzen ditu Txintxurreta sargentuak. Idazteko prestatzen da eta Mireni begietara begiratzen dio.

- Kontaiguzu.

2 Comments:

Blogger Nerea said...

Aupa!

Azkenean izan dut irakurtzeko astia!

Interesgarri dago, Jessica Fletcher eta Colombo ikusteari utzi diot zure istorioa irakurtzen hasi naizenetik!

Muxu

12:33 AM  
Blogger Eraiki_Eraitsi said...

Apa!

Kolonbo? Oaimdik telebistan bottzn dute?:-)

Nik uste nun kendu zutela...

Mxx!

2:06 AM  

Post a Comment

<< Home